- Bihar 2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira Oiartzungo Urmendi haur eskolan. Bilera haur eskolako egoitza nagusian izango da, 17.00etan (Maria Garaiar plaza). Urmendi haur eskolako etapa guztietan aurrematrikulazioa irekita dago apirilaren 30a arte. Informazio gehiago nahi duenak urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzi edo 943 260 086 telefonora dei dezake.