- Oiartzungo VI. Kirol Saria jasotzeko hautagaiak bilduko ditu Oiartzungo Kirol sailak. Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, lortutako emaitzengatik edo kirola sustatzen egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak goraipatzea da helburua. Proposamenak egiteko epea apirilaren 13a arte egongo da irekita. Online (oiar-tzun.eus) egin behar dira.