- Rafaela Romero Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, aste honetan, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Institutua bisitatu du, ikasleek, Lanera bizikletan proiektu pilotuaren barruan garatu duten bizikletak aparkatzeko egitura berria ezagutzeko.

Helburua egitura berri horiek eskualdeko zenbait enpresatan jartzea da, bizikleta bidezko mugikortasuna bultza dadin eta lantokirako edo ikastetxerako joan-etorriak bizikletaz egitea ohitura bihur daitezen.

Aurkezpenean Udaletako eta Oarsoaldea agentziako ordezkariak ere egon ziren.