- Aurtengoan ere martxoan ekitaldi feministak izango dira nagusi Oiartzunen. Ekintza guztiak Bizitzeko borrokan, eraldatzeko martxan leloaren baitan harilkatutako dira Udaleko Feminismo sailak, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin elkarnean.

Ekimenak astelehenean hasi ziren Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatu zuen egitarauarekin, baina martxoa osoan, astero izango da zertaz gozatua eta hausnartua. Ekitaldi guztiak udaletxeko areto nagusian, 18.30ean, izango dira

Honenbestez, martxoaren 16an Zaintzak: EZINbesteko eta ikusEZIN izenburuko mahai-ingurua egongo da Marina Sagastizabal eta Miren Arangurenekin.

Gainera, martxoaren 23an, Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak liburua aurkeztuko da.

Azkenik, martxoaren 26an, Zinegoak LGBT Nazioarteko Jaialdian erakutsi ziren film laburren emanaldia egongo da. Ekitaldi hau presentzialki edo online jarraitu ahal izango da.

Honekin lotuta, gurasoentzako hezkidetza ikastaroa antolatu du Udaleko Feminismo sailak. Hiruna orduko hiru saioa izango dira, apirilean, maiatzean eta ekainean. Izen-ematea epe motzean irekiko da. Tokiak mugatuak izango direnez, izen-emateko hurrenkera errespetatuko da.