- Emakumeenganako indarkeria instituzionalean jarri du aurten fokua Oiartzunek azaroaren 25aren bueltan. Lehenengo ekimena mahai-inguru bat izango da, bihar udaletxeko areto nagusian, 18.30ean. Kartzelari kritika feminismotik. Itsutu eta mutututako errealitateak izenburukoa. La mochila invisible dokumentala ikusteko aukera ere emango zaie bertaratzen direnei.

Ostegunean, udaletxean 18.30ean, Amaia Nausia Pimoulier historialaria Sorginak existitu al ziren? galderari erantzuten saiatuko da.