- Hiru data finkatu zituen Arditurriko parketxeak Oiartzungo meategiak ezagutzeko. Lehenengoa urriaren 12an; bigarrena azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean; eta abenduaren 6an.

Alabaina, atzo Oiartzungo Udalak jakinarazi zuenez, udalerria eremu gorrira pasatu da (100.000tik 500 kutsatze tasa baino altuagoa duten herriak). Hori horrela, eta prebentzioa lehenengo baldintza izanik, datorren igandeko irteera bertan behera uztea erabaki da.

Beraz, trenerik ez da izango, baina Arditurriko meategiek irekita jarraituko dute. Hori bai, neurriak murrizgarriagoak izango dira eta bisita gidatuetan bederatzi pertsona izan beharrean, bost pertsonetara mugatuak egongo dira.

Beraz. egoera honetan, aforoa kontrolatzeko, aurre-erreserba egitea nahitaezkoa izango da. Izena emateko 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Parketxearen ordutegia urrian eta azaroan asteazkenetik igandetara eta jai egunetan 10.00etatik 14.00etara izango da eta abenduan ostiraletik igandetara eta jai egunetan bakarrik egongo da zabalik, 10.00etatik 14.00etara.

Hurrengo eskaintza berezia abenduaren 6an izango da.