- Datorren abenduaren 5ean, Donostiako Kursaalean Xabier Leteren omenezko oratorio sinfoniko korala estreinatuko du Joxan Goikoetxeak: Hesia urraturik. Xabier Lete in memorian. Oiartzungo Udalak lagundu du emanaldia eta hori dela eta, oiar-tzuarrek Urrats paper-dendan sarrerak eskuratzeko aukera izango dute urriaren 10a arte.