- Ikasturte honetan ere euskara ikasteko eta hobe-tzeko laguntzak emango ditu Oiartzungo Udalak. B2 maila arte euskara ikastea doakoa izango da oiartzuarrentzat eta hortik goitiko mailetan ere laguntza emango du Udalak (%70 arte).

Laguntza eskatzeko, euskaltegi homologatuan eman behar da izena, Oiartzunen erroldatua egon eta euskara eskoletan %85eko asistentzia bermatu. Laguntzaren erdia ikasturte hasieran emango da eta beste erdia, bukaeran.

Informazio gehiago nahi duenak Euskara sailean eska dezake (telf.: 943 493 842).