- Astelehenetik aurrera, Pasaiako udal liburutegiak udazkeneko ordutegiarekin hasiko dira. Era berean, zerbitzu ba-tzuk zabaltzen hasiko dira, COVID-19aren ondorioz hartu beharreko neurriak kontuan hartuta.

Lau barrutietako liburutegiak astelehenetik ostiralera zabalik egongo dira. Trintxerpekoak eta Donibanekoak 10.00etatik 12.45era eta 16.00etatik 19.45era eskainiko dute zebitzua. Antxokoak ordutegi berdina izango du, baina arratsaldean ordu erdi beranduago zabalduko da, 16.30ean alegia. San Pedrokoa soilik arratsaldetan zabalduko da, 17.00etatik 19.45era.