- Udako igerilekuaren denboraldia berezia izan da aurten, COVID19ak ezinbestean zipriztinduta. Hala ere, Oiartzungo Udalaren aburuz, erabiltzaileen erantzuna ona izan da.

Prebentzio eta osasun-neurriak bermatu ahal izateko, beranduago ireki zituen ateak. “Baldintza zail hauetan, jendea animatu da udako igerilekura joaten”, esan dute. Erabiltzaile kopurua 17.700 lagun ingurukoa izan da bi hilabete eta erdian. Adibidez, uztailean eta irailean iaz baino jende gehiago ibili da (9.300 lagun uztailean eta 2.300 irailean) eta abuztuan, iazko kopurua mantendu da (6.300).

Erabiltzaileen jarrera orokorra ere goraipatu dute udako igerilekuko kudeatzaileek: “Orokorrean, arauak errespetatu dira”. Izan ere, osasun-neurriak bermatu ahal izateko zenbait neurri hartu behar izan ziren: sarrera-irteerak adierazi, aforoak mugatu, mahaien arteko distan-tzia handitu...