- Bihar Errenteriako Udalak, 10.30ean, Fanderiako ibaiaren interpretazio zentroa (Ibaiaren Etxea) berrirekiko du.

Bisita gidatu bat egingo da 12.00etan eraikinean bertan eta inguruetatik, eta jarduera bat proposatuko da ibai basoetako espezie autoktono batzuk identifikatzeko eta haiekiko mehatxu garrantzitsuenak ezagutzeko.

Bisita egin aurretik mugikorrean deskarga daitezkeen bi aplikazioren laguntzarekin egingo da ibilaldi gidatua: ARBOLAPP edo Pl@ntNet.

Bisitan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Oarsoaldeko Turismo Bulegoan (943 494 521).