- Etxekoak dantzan! ekimena, Errenteriako Haurren Jai Batzordeak proposatuta, gauzatzeko bidean dago. Familia giroan musikaz eta dantzaz goza-tzeko DJ saioa osatu nahi dute Errenteriako Furius konpartsako kideekin elkarlanean. Azken hauek girotuko dute herriko haurrek eta ingurukoek beraiekin batera bizi-tzen dituzten euskal kantak.

Kalean elkartzeko aukerarik ez dagoenez, bideo batean grabatuko da saioa eta madalenetako astean bakoitzak bere etxetik dantzatzeko aukera izango du.

Beraz, zein euskal kanta dantzatu nahiko diren inguruaren proposamenak bildu nahi dituzte antolatzaileek. Bakoitzak gaur bidali behar du bere aukeraketa oarsoirriak@gmail.com helbidera. Haurraren edota helduaren izena (adina eta abizenak aukeran) eta bakoi-tzaren euskal kanten proposamena.

"Saioaren iraupena mugatua izango denez agian ezin ditugu ekarpen guztiak jaso baina ahal den neurrian guztiak jartzen saiatuko gara", adi-tzera eman dute. "Guztion artean osatuko dugu Etxekoak dantzan auzolanean sortutako DJ saioa!!", animatu dute.

Bestalde aste honetan, Jaiak marrazten 2020 Haurren Jai Batzordeak ekimena proposatu du. Ideia da haurrek haien madalenen, jaien giroa, gustuko ekintzak, oroitu nahi dituzten pertsonak€ marraztea. Marrazkiak atzo arte aurkezteko epea zegoen.

Konpartitzeko modua nola bideratu lantzen ari dira antolatzaileak baina, modu batera edo bestera marrazkiak zabalduko dituzte.

Aurrerago jakinaraziko dute antolatzaileek marrazkiak nola zabalduko diren.