- Errenteriako Hibaika Arraun Elkarteak bazkide berriak biltzeko kanpaina abiatu du. Une honetan ehun bazkidetik gora ditu Hibaikak herrian, baita enpresa eta establezimendu askoren laguntza eta babesa. Hala ere, COVID-19ak izandako eraginaren ondorioz, inoiz baino elkartasun gehiago behar dute.

Hibaikako laguntzaile direnek abantailak lortzen dituzte. Hala, %10eko deskontua dute Rosmi saltokian salgai dagoen klubeko arropan. Ekainean egiten den traineruen aurkezpenerako gonbidapena ere jasotzen dute laguntzaileek. Bestalde, laguntzaile karneta lor-tzen dute. Gainera, hilabetero klubeko nobedadeak email bidez jaso-tzen dituzte.

Laguntzaile egin nahi dutenek hibaika.com webgunean aurki daitekeen formularioa bete eta urteko kuota, 30 euro, sartu behar dute Laboral Kutxa entitateko ES16 3035 0011 23 0110142924 kontu korronte zenbakian.

Formularioa beteta eta diru sarreraren ordainagiria Rosmi dendara eraman (Foru Enparantza) edo info@hibaika.com posta elektronikora bidali behar dute.