- Ezohiko udalbatzarra egin du aste honetan Oiartzungo Udalak, COVID-19aren ondorioz itxita egon behar izan duten txikizkako merkataritza, ostalaritza eta zerbi-tzu establezimenduei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzeko. Ahobatez onartu da dirulaguntza lerro hau.

Oiartzunen dauden merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduek eskatu ahal izango dute laguntza. Hainbat kontzeptutan lagunduko du Udalak: errenta, aholkularitza, berriz irekitzeko egin beharreko moldaketen gastuak, aseguruak, udaberri-udako salgaien gastuak€

Oraingoz, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak laguntza horietara. Hala ere, Jexux Leonet alkateak azaldu duenez "kopuru hori handitu daiteke, eskaeren arabera".

Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratzen denetik, hamabost egun izango dituzte eskaerak egiteko Oiartzungo merkataritza, ostalari-tza eta zerbitzu establezimenduek.

Laguntza zuzen hauek berriki onartutako herriko dendetan erosketak indartzeko bono sistemarekin osatzen dira.