- Errenteriako liburutegian mailegu zerbitzuarekin jarraituko dute aste honetan, baina aldaketa batzuk egongo dira joan den astekoarekin alderatuta. Izan ere, helduen zein haur eta gazte liburutegietan ohiko mailegu zerbitzua irekiko da.

Erabiltzaileak hamabost minutu izango ditu liburuak aukeratzeko. Gehienezko edukiera, segurtasun-protokoloa aplikatuz, zortzi pertsonakoa izango da eraikin bakoi-tzean. Erabiltzaileak banaka etorriko dira, zortzi urtetik beherakoak eta menpekoak izan ezik.

Helduen liburutegiko ordutegia 10.00etatik 18.30era da. Haur liburutegia aldiz, goizez bakarrik dago zabalik, 10.00etatik 13.30era. Hala ere, telefonoz, epostaz edota whatsappez eskatutako funtsak helduen mostradorean jaso ahal izango dira 13.30etik 18.30era bitarte. Gainera, maileguak aldez aurretik eskatzen jarraitu ahal izango dira 8.30etik 20.30ak bitarte ondorengo bideetatik: zerbitzu telefonikoa (943 449 635), emaila (binformacion@errenteria.eus) edo Whatsapp-a (647 673 451).

Oiartzun Bihar, Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiko Ikasle Gela irekiko da, bai ikasteko eta baita bilerak egiteko ere. Neurri bereziak izango dira bertan: ikasteko eremua den bitartean gehienez hamabi lagunentzako tokia izango da eta bileretarako, 23rentzat. Segurtasun distantziak mantendu beharko dira uneoro.

Ordutegian ere aldaketak izango dira, Manuel Lekuona liburutegiaren ordutegia izango baitu Ikasle Gelak oraingoz, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara eta larunbatetan, 9.00etatik 14.00etara.

Internet zerbitzua ere berriz martxan jarriko da bihar eta ganbarako ordenagailuak erabili ahal izango dira. Eremu horretan ere jende kopuru mugatua izango da (zortzi lagun gehienez).