- Apirilaren 9an ekin zuen Kultur Labea ekimena Errenteriako Udalak konfinamendu egoeran herriko kultur sorkuntzak etenik izan ez zezan. Errenteriako sortzaileak ezagu-tzera emateko leihoa izan da ordutik eta bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatu da. Gaur, eskainiko du bere azken emanaldia Ixiar Garciaren proposamenarekin, ohi bezala 18.00etan herribizia.errenteria.eus/labea webgunean.

Hilabete eta erdian disziplina desberdinetako 26 artistek parte hartu dute ekimenean.