- Datorren igandean, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteriako LGTBI+ Mahaiak egitaraua prestatu du astebururako.

Honela, bihar eta larunbatean 18.00etan, Instagramen, @lgtbi.mahaia kontuan bi solasaldi eskainiko dituzte: bihar Enara Larrain eta Irati Ugarterekin, Bullying lgtbifobikoa EAE-ko ikastetxeetan eta larunbatean, Homosexualitatearen despenalizazioa, 40 urte geroago (gazteleraz) Julen Zabala eta Gracia Trujillorekin.

Igandean, balkoietan LGTBI+ banderak jartzera gonbidatu dituzte herritarrak.