- Liburutegiko eskain-tzak ez du etenik eta maiatzerako online ekintza gehiago antolatu dira, liburutegia herritar guztiengana gerturatzeko helburuarekin. Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri, berriz ere, etxeko ordenagailutik.

Aste honetarako lau ekintza antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko, horien artean atzo Xabier Etxanizekin burututako euskarazko literatur solasaldia.

Egitarauarekin jarraituz, gaur 19.00etan Aitzindari batzuk izenburuko solasaldia gidatuko du Amaia Garciak. Horretarako, Virginia Woolfen laugarren liburuaren laguntza izango du: La señora Dalloway en Bond Street.

Solasaldia https://meet.jit.si/-TertuliaErrenteria1252020LasenoraDallowayenBondStreetVirginiaWoolf helbidetik jarraitu ahal izango da.

Bihar, bi ekintza izango dira. Goizean, 10.30ean Elikadura osasungarria tailerraren saio berri bat izango da, Jone Mendarterekin. Biharko gaia disruptore endokrinoak izango da eta azalpenak zuzenean https://meet.jit.si/ErrenteriakoLiburutegiaElikaduraTailerra helbidean aurkituko dituzte parte-hartzaileek.

Arratsaldean, aldiz, bederatzi eta hamabi urte arteko haurrekin Irene Sotelok Irakurketa Ozenki tailerraren saio berri bat gidatuko du. Ekin-tza hau https://meet.jit.si/-ErrenteriakoLiburutegiaIrakurketaOzenki helbidearen bitartez jarraitu ahal izango da.

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik egin. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.