- COVID-19ak sortutako itxiera eta isolamendu egoeraren aurrean, herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea lehentasunezkoa izaten jarraitzen du Lezoko Udalarentzat eta ildo horretan, adineko pertsonak herritar zaurgarrienak izanik, 70 urtetik gorako herritarrei dei egin zaie Udaletik haien egoera zein beharrak ezagutzeko.

Guztira 800 dei inguru egin ditu Udalak eta helburua da dei horiei jarraipena ematea.

Hala eta guztiz ere, edozein herritarrak laguntza beharko balu, 943 524 650 telefonora deitu dezake.