- Stem Ekiten programaren proiektuen aurkezpena egingo da gaur 17.00etatik 19.00etara, Internet bidez. Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutakoa da, Oarsoaldea eskualdean STEM arloko (ingelesezko akronimoa, Science, Technology, Engineering and Mathematics) proiektuak garatzera zuzendua.

Jardunaldi honetan, programan parte hartu duten ekintzaileek beraien proiektuak aurkeztuko dituzte, eta martxoan zehar prestakuntza-prozesuan egindako lana erakutsiko dute. Bertan, proiektuaren balio-proposamena eta negozio-eredua sortzen ikasi dute, iraunkortasun ekonomikoari dagokionez, finantza plana eta beren proiektu ekintzailearen plan estrategikoa sortzen ere, besteen artean.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, jardunaldia ezingo da modu presentzialean egin eta webinar bat antolatu da.

Parte hartzen duten zortzi proiektuek Ingumak, Ikma, Novirtual, Closely, Firedrone, Maijoko, Odoo Fieldbus eta Obe Hettich dira.

Ondorengo egunetan, Oarsoaldeako garapen agentziak bi proiektu irabazle hautatuko ditu, lehen saria 7.000 eurokoa izango da, eta bigarrena 5.000 eurokoa, proiektua aurrera eramateko gastuentzat. Horrez gain, bi proiektuek Errenteriako Torrekua eraikinean kokatzen den Habian! hazitegian diruz lagundutako sei hilabeteko egonaldia izango dute, aholkularitza pertsonalizatua jasoz.