- 2019ko errenta aitor-tzeko epea zabaldu den honetan Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, Ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko, Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko orduan euskaraz egin daiteke, baita aitorpena Internetez edo modu mekanizatuan Ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten denean ere, langileari euskaraz nahi dela egin adieraziz.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria du. Honela, Oarsoaldeko lau Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunen-tzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko hiru bide izango dira aukeran: WhatsApp bidez zabalduko den Drive motako formularioa beteta, www.oarsoarrak.eus webeko formularioa beteta eta Covid-19 birusak eragindako alerta egoera eta etxeratze-agindua bukatzean, leku publikoetan jarriko diren boletoak bete eta entregatuta.

"Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago da Ogasunarekin eta, azken batean, gure helburua izan behar duen administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean. Euskararentzako garrantzitsua da zure aukera, zuri gauza gutxi iruditu arren", animatu dute Euskara Ba-tzordetik. Zorionez, urtez urte gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten dutenak.