Errenteria - Errenteriako Oarsoirriak taldea proposamen berri batekin dator asteburu honetarako. Izan ere, datorren igandean San Marko mendian bertako zuhaitzen landaketa burutuko dute. Parte hartu nahi dutenek 11.00etarako egon beharko dute San Marko gotorlekuko aparkalekuan.

Horretarako, Eguzki talde ekologistaren eta Errenteriako Udalaren laguntza izango dute. Landaketarako komeni da kirol edo mendiko jantziak eta oinetakoak eramatea, landaketan belar eta lur artean ibiliko baitira parte-hartzaileak, ohartarazi dute.

“Aukera ona izango da ekintza honen bidez bertako habitat naturala berreskuratzeko eta ingurumena zaintzeko, CO2aren murriztapena bultzatuta”, adierazi dute Oarsoairriak taldetik.

Ekintza honekin lortu nahi duten beste helburu bat familia giroan aisialdia aprobetxatzea da, beti ere euskal giro batean.

“Laster joango da negua eta udaberriari bidea emateko” antolatu du proposamen hau Oarsoirriak, “datozen urteetan gure inguruan haziko diren zuhaitzak landa-tzeko”. Horregatik, Errenteriako eta inguruko familiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera.