Hamabi konpartsek katupiztiez, Minnie eta Mickey Mouse Disney pertsonaiez, pottoki donostiarrez, Marvel superheroiez, piratez eta Drag Queenez bete zituzten kaleak. Beste talde batzuk ikusleak Errusiako tsarraren kortera, Anastasia eta Rasputin bertan zirela; festa tropikal batera edo 50, 60, 70 eta 80 hamarkadetako erritmoak dantzatzeko diskoteka batera eraman zituzten.

Parte hartu zuten taldeak Show Time, Bóveda, Furius, Odissey, Eureka, Titanes, Txassis, IntxaurTxiki, Alaia, Activadance, Danza-rin eta Cocó Dance izan ziren. Guztiek koreografia landuak, xehetasunez eta originaltasunez egindako jantziak eta karroza ikusgarriak zituzten. Desfilera gerturatu ziren ikusle guztiak pozik gelditu ziren atzoko ikuskizunarekin.

Gaur festak jarraipena izango du,baina batez ere haurrei zuzendutako ekin-tzekin, pelikula baten proiekzioa goizean eta jolasak eta tailerrak arratsaldez.

Azkenik, inauteriekin amaitzeko, asteartean 19.30ean, sardina ehorzketaren hileta-segizioa ospatuko da, Ereintzak antolatuta eta Errenteriako Musika Kultur elkarteko bandak eta Amulleta danbor kofradiak lagunduta.