Lezo. Tipi-Topa egitasmoak urteak daramatza Lezon jada martxan eta ostegunero hainbat eta hainbat lagun elkartzen ditu herrian zehar ibilaldi osasuntsu bat egiteko. Tipi-Topako irteerak, ordea, ez lirateke posible astetik astera bertan parte hartzen duten boluntarioen lan zein esfortzurik gabe. Horregatik, Jesus Mari Martiarena alkateak eta Irlentz Ortega kiroletako zinego-tziak eskerrik beroenak luzatu dizkiete egitasmo hau aurrera ematen laguntzen duten norbanako zein talde boluntario guztiei (irudian).