Errenteria - Otsailaren 24tik aurrera tailerretan izena emateko epea irekita egongo da Errenteriako Udalak udaberriko Eskola Feministan. Martxoa eta ekaina bitartean bost tailer berri izango dira eta ikastaro hauek guztiak doakoak izango dira.

Lehenengoa Berdintasunetik maitatzea izenburukoa da eta martxoaren 11tik maiatzaren 27ra burutuko da, asteazkenetan, 15.00etatik 17.00etara. Eskolak gazteleraz izango da.

Hurrengoa Irrintzi tailerra izango da. Saio bakarra egongo da, martxoaren 13an, 18.00etatik 20.30era. Hau euskaraz izango da.

Tuppersex subertsiboa antolatu da apirilaren 25ean 10.30etik 13.30era, SETEM Hego Haizea Baloreen Faktoriak antolatuta. Saioa gazteleraz izango da.

Etxerako oinarrizko brikolaje tailerra maiatzaren 9an eskainiko den ikastaro trinko bat izango da, 10.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era burutuko da. Azalpenak gaztelaniaz eskainiko dira.

Azkenik, Autodefentsa feminista tailerra (hastapena) antolatu da maiatzaren 15ean 16.30etik 20.30era eta maiatzaren 16an 9.30etik 13.30era eta 15.30etik 19.30era. Gazteleraz izango da.

Gainera, hurrengo ikastaro eta jabekuntza taldeetan izena emateko aukera irekita dago, plaza libreak daudelako: Norberak bere gela: curriculum ezkutuak, Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea eta Emakume zaintzaileentzako topagunea.

Izena emateko bi bide daude: ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan (udaletxeko beheko solairuan) edo Internet bidez.