Lezo - Bihartik otsailaren 25era arte Lezo festa giroan murgilduko da inauteriei esker eta horretarako ekintza egitarau anitz zein oparoa antolatu dute Udalak eta Jai Ba-tzordeak elkarlanean.

Ohi denez, bihar ongietorria emango diote lezoarrek Trapujaleri, lehenbizi arratsaldeko 16.00etan Herri Eskolan eta ondoren, 19.30ean, herriko plazan, Trapujale Martizkone baserritik jaisten denean. Ez da baina, bakarrik iritsiko, alboan izango baititu musika eskolako taldeak eta Alde Zaharreko joaldunak giroa alai-tzeko.

Inauteriek otsailaren 25era arte iraungo dute eta egun horretan 19.00etatik aurrera, Trapujaleren epaiketa izango da Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaiaren ondoren, Trapujaleri eta inauteriei datorren urtera arte agur esango zaie.

Aurtengo berrikuntzen artean, ostiraleko afaria larunbateko eguerdira, beraz bazkaria izango da, pasa dela da.

Egitarau osoa lezo.eus webgunean ikus daiteke.