Euskaraldia. Azaroan hasiko den bigarren Euskaraldia prestatzen hasi dira Pasaian. Aurtengo edizioan entitateak protagonista izango dira eta hauetan kokatuko da berrikuntza garran-tzitsuena: ariguneak. Euskaraz lasai aritzeko guneak dira. Entitate bakoitzak arigune bat ala gehiago izan ditzake. Joan den astean Pasaiako hamahiru entitatek (elkarteak, dendak, kirol taldeak, enpresak...) ariguneak sortzeko konpromisoa azaldu zuten eta argazki bat atera zuten Blas de Lezo itsas arrantza ikastetxean (irudian). Entitate gehiago gehitzea da asmoa. Argazkia: N.G.