Lezo - Lezoko Udalak aste honetan jakitera eman duenez, Langabezia tasa %2,1 jaitsi da herrian azken lau urteetan. Egungo langabezia tasa %8,9koa da eta eskualdeko %9,5eko zifraren azpitik dago. "Datu horiek, beraz, herriaren garapenaren eta Udalak alor horretan egindako esfor-tzuaren adierazle nagusiak dira", aditzera eman dute udal Gobernutik.

Gauzak horrela, Lezon gaur egun 286 pertsona daude langabezian (111 gizon eta 175 emakume), 2015ean baino 67 pertsona gutxiago.

2019an zehar, hainbat programen bitartez, hamaika lanpostu berri eskaini ahal izan ditu Lezoko Udalak: bi Enplegu Planaren bitartez, hiru Lanbideko Enplegu Planaren bitartez, hiru Gazte Enplegurako Talka Planaren bitartez eta beste hiru Kokatu programaren bitartez.

Zifra horiek guztiak, beraz, programa horien martxa onaren adierazle diraela argudiatu du Gobernuak. Datu horiek zein langabeziaren tasaren eboluzioa kontutan hartuz, Udalak enplegua eta ekonomia sustatzearen aldeko apustua berretsi du eta datozen lau urteotan, ekindako bideari jarraipena eman eta programa, ekimen eta egitasmo berriak martxan jarriko dituela adierazi du. - A.M.