Errenteria - Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia eta aurtengo azaroan burutuko da bigarren edizioa Euskal Herriko hiri eta herrietan. Eta Errenteria da horietako bat.

Oraindik zortzi hilabete geldi-tzen badira ere, erronkak aurreprestaketa bat eskatzen du eta horretarako aurkezpena egingo dute datorren asteartean, otsailaren 4ean, Merkatuzarren, arratsaldeko 18.30ean. Kike Amonarrizek aurkeztuko du eta gakoak emango ditu Euskaraldi eder bat izan dadin.

Beraz, herritar guztiak gonbidatuak daude aurkezpenera, eta ondoren Lau Haizetaran Labore elkartearen eskutik luntx ekologiko bat dastatu ahal izango da.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

2018an egin zen lehenengoz Euskaraldia. Hamaika egun euskaraz bizitzeko norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak alda-tzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. - A.M.