Errenteria - Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte-hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia. Horregatik, bertan parte har-tzeko gonbita luzatu nahi dute. Aditzera eman dutenez, honekin, inauteriek azken urteotan hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dute eta jaien hasierari bultzada txiki bat eman.

“Dantzaz baino, jolasez osatua dago Azeri dantza eta edonork egin dezake zailtasunik gabe”, animatu dute. Hala ere, hori lan-tzeko entsegu batzuk antolatu dituzte: otsailaren 5, 12, eta 19an, 20.00etan, Merkatuzarren.

Parte hartzeko interesa dutenek, mezua bidali beharko dute bi helbide hauetako batera: kultura@errenteria.eus edo erein-tzadantzataldea@gmail.com.

Festa batzordea Bestalde, aurten ere, “jai herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi du Errenteriako Udalak eta dagoeneko deialdia zabaldu dute.

Lehen bilera gaur arratsaldean, 19.00etan, Merkatuzarren izango da.

Udaletik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi die. - A.M.