Oiartzun - Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan 2020-2021 ikasturteko aurrematrikulazio epea irekiko da urtarrilaren 27an eta apirilaren 30ean itxiko da.

Gauzak horrela, datorren ikasturtean bi urteko ikasgeletan (2018an jaiotako haurrak) matrikulatu nahi dituzten gurasoentzako bilera informatiboa izango da asteazkenean Urmendi Haur Eskolako proiektu pedagogikoa eta zerbitzua aurkezteko, baita egon daitezkeen zalan-tzak argitzeko. Bilera Urmendi Haur Eskolan bertan izango da, 17.00etan.

Bestalde, nahiz eta 2019an eta 2020an jaiotako haurren matrikulazio epea ere berdina izango den, urte horietan jaiotako haurren gurasoentzako bilera informatiboak aurrerago egingo dira: martxoaren 25ean (2019an jaiotakoak) eta apirilaren 1ean (2020an jaio(ko) direnak).

Urmendi Haur Eskola 0-3 hezkun-tza zikloa eskaintzen duen Udal Ikastola Partzuergoa da. Harremanetarako eta informazio gehiago jaso-tzeko 943 260 086 telefono zenbakira dei daiteke. - A.M.