Oiartzun - Urtero bezala, Ugaldetxo kultur taldeak, Oiartzungo Udalaren laguntzaz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ekarriko ditu herrira. Oraingoan hilaren 26an Bizi dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Oiartzungo haur eta gaztetxoek.

Iaz bezala sarrera guztiak (1.500) Elorsoro kiroldegiko leihatilan erosi beharko dira aldez aurretik. Horretarako, bihar irekiko da kiroldegiko takila, 17.00etatik 19.00etara. Sarrera guztiak ez badira saltzen, sobratzen direnak ikuskizunaren egun berberan jarriko dira salgai Elorsoroko leihatilan. Gehienez pertsona bakoitzak zortzi sarrera erosi ahal izango ditu. Sarreren prezioa zortzi euro izango da.

Azken urteetan ikuskizun honek lortzen duen arrakasta kontuan hartuta, antolatzaileek, berriro ere, dei berezia egin diete gurasoei, lehentasuna emateko sarrerak haurrentzat erosteari eta ahal delarik bi gurasoak joan ordez, heldu bakarra joan dadila, ahalik eta haur gehientzat lekua izan dadin. - A.M.