Errenteria - 2019-2020 denboraldiko kirol arloko dirulagun-tzak eskatzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak, bai kirol entitateentzat eta baita familien-tzat ere. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 1ean amaituko da. Aurten ere ireki dute Eskola Kirolan parte hartzen duten haurrak dituzten familientzat lagun-tza lerroa. Laguntza hori familiek ordaintzen duten kuotaren %100 izatera irits daiteke.

Zehazki, lerro honen xedea da dirulaguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso elkarteek antolatutako eta ikastetxeetan burutzen diren eskola kiroleko programetan diharduten 2019-2020 denboraldiko erabiltzaileei

Informazio guztia eta eskabideak udal web orrian eta Herri Bizian daude eskuragarri. - A.M.