Gipuzkoako bederatzi emakume sortzailek, Dinagu kolektiboa osatzen dutenek, pop up bat, aldi baterako denda bat, zabaldu dute Errenteriako Madalena kalean, turismo bulegoaren ondoko lokalean. Urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik.

Garai honetan opari bereziak, eskuz eginak, bertako produktuak erabilita aurkitu nahi dituenak badauka nora jo. Motxilak, bitxiak, osagarriak, arropa, kiroletako konjuntoak, laminak... Dendan Ilazki Lili azpeitiarra eta Agara Agirre usurbildarra daude.

"Oso pozik gaude dendak izan duen harrerarekin. Ikusten dugu proiektu hauek jendeari interesa-tzen zaizkiola eta denbora badauka gerturatzeko joaera duela. Jendeak jakinmina eta gogoa du bertako sor-tzaileen proiektuak ezagutzeko. Kanpotik ere etorri zaigu jendea", adierazi du Lilik.

"Errenterian ere badago kontzien-tzia, Habian Fabrika Kreaktiboa hemen bertan izanda eta artisauekin alde zaharra biziberritzeko proiektua ere badago", gaineratu du.

Agirrek eta Lilik iazko Donostiako Gabonetarako azokara begira Dinagu kolektiboa sortzea pentsatu zuten espazio bat elkarbanatzeko helburuarekin. "Lau sortzaile elkartu ginen orduan eta bakarrik egitea norberarentzat lan handia zela ikusirik, elkartuta gehiago egin genezakela pentsatu genuen. Bost astez salmenta-espazio bat elkarbanatu genuen Urumea pasealekuan eta sare sozialen bidez hurbiltzeko deialdia egin genion jendeari. Tartean, argazki lehiaketa eta erakusketa bana ere antolatu ziren", gogorazi dute.

"Esperientzia hartan espazioa ez ezik, esperientziak, ezagutzak, penak eta pozak elkarbanatu zitezkeela konturatu ginen. Horrela, etorkizunean elkarrekin lan egiteko nahia piztu zitzaigunez, proiektua sakon-tzeko bidean jarri ginen", azaldu dute. Honenbestez, aurten bertako sortzaileen sarea osatu eta indar-tzeko urtea izan da. Honela, uztailan Getarian aurkeztu zuten Dinagu kolektiboa eta abuztu osoan espazio bat izan zuten Zarautzen. "Esperientzia guztiz positiboa izan zen, bai beste sortzaileen ikuspuntutik eta baita publikoaren aldetik ere", esan dute.

Gabonetan, hiriko saturaziotik aldendu eta herriei eskaintza zabaldu nahian, Errenterian ipini dute pop up-a. Eskualdeko eta inguruko emakume sortzaileei parte hartzeko deialdia luzatu zaie eta guztira alor anitzetako bederatzi proiektuk parte hartu dute.

"Aurrera begira saretzen jarraitu nahi dugu honek indarra ematen digula jabeturik", amaitu dute.

Behin Errenteriako espazioa ixten denean, artista eta artisau hauen lanak salgai eta eskuragarri egongo dira sare sozialen bidez, batez ere Instagramen.