1939-1946 urteen artean Lezoko lurraldean lan behartuta egiten aritu ziren frankismoaren esklaboen eta biktimen berri emateko eta aitortza egiteko hiru argitalpen kaleratu ditu Etxetxok, Lezoko Memoria Historikoaren Elkarteak. Hain zuzen ere, aurten 80 urte bete dira frankismo garaiko lehen esklaboak herrira heldu zirenetik.

Lehenengo lana, hiru-orriko bat da eta hauen helburua herrian zeuden esklaboen asentamentuen berri ematea da. Frankismoaren esklaboak zer eta nor ziren ziren labur azaltzeaz gain, herriko behartutako langile eremuak agertzen dira. "1939an lehen esklabo taldeak heldu ziren Jaizkibelgo errepidea egitera eta bigarren fase batean Gaintxurizketako bunkerrak altxa-tzera", esan zuen aurkezpeneanJoxe Luis Agirretxek, elkarteko kideak. "Gaur egun, orduko bi kanpalekuren arrastoak geratzen dira herrian, Errotetakoa bat, eta bestea Iparragirrekoa», zehaztu zuen.

Esku-orri hau euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez argitaratu dituzte eta aurki zabaltzen hasiko dira Etxetxok asentamentuetako pabilioietara antola-tzen dituen bisita gidatuetan eta eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri jarriko ditu.

Bigarren argitalpena Lezoko Memoria Historikoaren Mapa da. Lan honek 1936-1946 urteen artean, frankismoaren lehenengo hamarkadan, Lezon eta lezoarrei herritik kanpo gertatutako eskubide urraketak biltzen ditu. Agustina Pontestak, Etxetxoko beste kide bat,ek erreminta hau bizirik dagoela esan zuen. "Urriaren 19an argitaratu genuen, eta ordutik, beste 42 biktimen izenak eta historia jaso ditugu". Bigarren ediziorako horiek guztiak gehi-tzea izango da elkarteko kideen hurrengo zeregina. 3.000 esklaboen izenak dituzte, baina beste hainbeste egon zirela badakite.

Azkenik, berriki, Etxetxo baserriko familiari gertatutako izugarrikeriaren kontakizun fikzionatua ere argitaratu dute. Kontakizuna Miren Usabiagak, baserriko jabeen birbilobak, idatzi zuen 2015ean eta Errenteriako Ereintza elkarteak antola-tzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan herriko lanarik onenari saria eman zioten.