Astigarraga - Igandean, Mundarro kirol elkarteak antolatuta, Inuxente Krosa izango da Astigarragan. Bi txanda izango dira, lehenengoan haurrek hartuko dute parte, eta bigarrenean helduak aterako dira.

Haurren lasterketa 16.30ean hasiko da, eta adinaren arabera luzera ezberdineko ibilbideak egingo dituzte: 2013-2015 urteetan jaio direnak Ikatza-More Kolore-Ekaitz-Ikatza zirkuitua burutuko dute; 2010-2012 urteetan jaio direnak Ikatza-Ibailur-Kutxa-Ikatza egingo dute; 2007-2009 urteetan jaio direnak Ika-tza-Lizardi loreak-Ikatza ibilbidea osatuko dute eta, azkenik, 2006-2004 eta lehenagoko urteetan jaio direnek helduen ibilbideko lehen bira egingo dute (2,5 kilometro).

Aldiz, helduen lasterketa 17.30ean hasiko da eta sei kilometroko ibilbidea egingo dute. Irteera eta helmuga Kale Nagusian izango dira, Ikatza taberna inguruan.

Lasterketak amaitutakoan merienda osasuntsua, fruta brotxetak, banatuko zaizkie parte-hartzaileei. Jarraian, sari-banaketa egingo dute Ikatza tabernan.

Izen-ematea Krosean parte har-tzeko abenduaren 22an, egunean bertan, 15.30etik aurrea egongo da izena emateko aukera. Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte. Haurren parte-hartzea, aldiz, doakoa izango da.

Astigarragako Udaletik gogorazi dutenez, 2013an egin zen lehenengoz Inuxente Krosa. 2013. eta 2014. urteetan Udala izan zen krosaren antolatzailea, eta ondorengo urteetan herriko Mundarro kirol elkarteak hartu zuen antolakuntza. - A.M.