Igartza Musika programaren baitan, datorren ostegunean, ekainaren 9an, Marcos Salcines Jazz Trio taldeak kontzertua eskainiko du Beasainen. Musika Saioa Igartza Jauregian izango da, 20.00etan. Kontzertuaren data eta ordua aldatu behar izan dute antolatzaileek, beraz ez da zuzena seihilekoko eskuorrian jartzen duena. Bertan, kontzertua 10ean, 22.00etan dela azaltzen da.

Ostegunekoa, 2022. urteko Igartza Musika Zikloko zortzigarren kontzertua izango da eta lehenengo seihilekoko azkena.

Marcos Salcines Jazz Trio taldea Marcos Salcinesek, pianoan; Ion Dorregaraiek, baxu elektrikoan; eta Dani Dominguezek, baterian, osatzen dute.

Bere aldetik, Marcos Salcines pianista, moldatzailea eta konpositorea da. Txikitatik izan du musikarekin harremana, Kuban jaiotako bere amonari esker. Gainera, pianoko goi mailan lizen-tziatua da, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.