- Beasaingo Loinatz Jaiak egongo dira bi urte ezinean egon ondoren. Festa baketsu, alai eta parte hartzaileak sustatzeko, Beasaingo Udala osatzen duten alderdiek jaietako adierazpen bateratua luzatu dute. "Jai eredu inklusiboa, anitza, parte-hartzea ahalbidetzen duena, librea eta berdintasunezkoa den jai eredua nahi dugu, askatasunean eta errespetuan oinarritua", azaldu dute.

Beasaingo EAJk, EH Bilduk eta Alderdi Sozialistak indarkeria matxistaren aurka lan egiteko deia egin die herritarrei: "Sexu-erasoak pertsonen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Jaiak libre eta seguru bizi behar dira, horregatik ez dugu onartzen erasotzaile batzuk, jaia inpunitate gune bilakatu nahi izatea, esparru hauetan erasoan jarrai-tzeko. Erasoak ez dira jolas dibertigarri eta hutsal baten ondorio, indarkeria matxistaren ondorio baizik. Horregatik, gertakari horiei aurre egiteko gizarte osoak konpromiso aktiboa har dezan eskatzen diogu herriari. Udalak ere hala egingo du".

Herritarrak zaintzeaz gain, herria zaintzeko eskaera ere egin dute: "Errespeta ditzagun guztionak diren txokoak, ez ditzagun zaborrez bete, ezta txikitu ere".