- Loinatz jaien egitarauaren barruan, Aitz-Zorrotz Elkarteak antolatzen duen Eskualdeko gaztetxoentzat heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa jokatuko da Beasaingo Igartzako zubian, bihar. Bi kategoriatan parte hartu ahal izango dute haurrek: 11 urte artekoak alde batetik, eta 11-14 urte bitartekoak bestetik. Izen-ematea 8.30ean izango da. Eguerdian ospatuko da sari banaketa, eta sariez ez ezik, hamaiketakoa ere egongo da parte hartzen duten guztientzat.