- Lazkaoko Udalak udako aisialdi zerbitzua eskainiko du. Haur Hezkuntzako 3. mailatik, Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrentzat izango da, hau da, 2010-2018 urte bitartean jaiotako umeentzat.

Zerbitzuak tailerrak eta ekin-tzak eskainiko ditu oporraldia eramangarriagoa egiteko eta gurasoen laneko ordutegiaren kontziliazioa errazteko.

Zerbitzua ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte eskainiko da, eta bi ordutegi daude aukeran: goizeko 9.00etatik 13.00etara edo 10.00etatik 13.00etara.

Izen-ematea gaur zabaltzen da eta maiatzaren 31ra arte zabalik mantenduko da. Guztira 180 plaza eskaintzen ditu Udalak. Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz, 943 085 193 zenbakian; presentzialki kiroldegian; email bidez, kirola@lazkao.eus helbidean; edo www.lazkao.eus webgunean.

Zehaztasun guztien berri ?ematen joango da Lazkaoko Udala.