- Bilboko Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du bihar Beasainen. 2022. urteko Igartza Musika Zikloko 7. kontzertua izango da. Igar-tza Jauregian, eguerdiko 12.00etan ospatuko da.

Kontzertuan tankera desberdinetako musikak islatuko dituzte; alde batetik, tradiziozko txistu bandan bakarkakoak diren abestiak, eta bestetik, hainbat doinu akordeoi soinuez lagunduta.

Kontzertuko akordeoi-jolea Aitor Furundarena musikari beasaindarra izango da. Hainbat arlotan eta tradizio musikan esperientzia handiko musikaria da Furundarena.

Gainera, Beasaingo Goizeresi taldeko txistulariek ere kontzertuan parte hartuko dute; hain zuzen ere, Unai Ariztimuñok (txistua), Aitor Álvarezek (txistua) eta Joseba Irazustabarrenak (silbotea).

Bilboko Txistulari Bandarekin elkarlanean hiru abesti joko dituzte.