- Aurten ere, Idiazabalgo Udalak zenbait dirulagun-tza eskainiko ditu. Laguntza ekonomikoen eskaera egiteko epea dagoneko zabalik dago. Besteak beste, ondorengoak dira dirulaguntza motak eta eskaera datak:

Batetik, euskara ikasteko diru-laguntza dago, euskararen erabilera sustatzea, egonkortzea eta euskararen erabileraren esparruak zabaltzea eta indartzea xede dituena. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30a bitartean egongo da zabalik.

Bestalde, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak burutzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du Iñaki Alberdi alkatearen gobernu taldeak. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 2ra artekoa da.

Kultur proiektuak eta jarduerak burutzeko, kultur ekimen irekiak eta gizarteari zuzendutakoak sustatzea helburu dituen diru-laguntza eskuragarri dago ere. Ekainaren 2a da eskaerak aurkezteko azken eguna.