- Joan den larunbatean, apirilaren 30ean, Idiazabalgo Gaztelekuak bere ateak zabaldu zituen, berriz ere. Gaztelekuaren helburua, bertako gaztetxoen topaleku izatea da, batez ere, LH6, DBH1 eta DBH2ko haurrena. Gaztetxoentzako aisia hezitzailea eskaintzen duen zerbitzu hau Udaletxe Zaharreko hirugarren solairuan kokatu da. Larunbatean irikiera ekitaldia egin zuten bertan.