- Bihar, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Idiazabalgo Udal Liburuategiak egunarekin bat egin nahi du eta horregatik, apirilean zehar liburuak maileguan hartzen dituztenen artean zozketa bat egingo du. Hilabeteko irakurleek liburu bat irabazteko aukera izango dute. Irakurleen artean 0-4 urte, 5-7 urte, 8-12 urte, 12 urtetik gorakoak eta helduak adin-tarteak sailkautko dira. Zozketa hilaren 29an gauzatuko da eta irabazleak Udalaren sare sozialetan eta web orrialdean jakitera emango dira.