- Gaur arratsaldean Igartubeiti baserrian barrikote izeneko festa egongo da. Bertako dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera egongo da eta familia guztiarentzako jolasak ere antolatu dituzte. Lehenengoz, gastronomia munduko pertsona ezagun batek irekiko du barrikotea. Zumarragako Kabia jatetxeko Juanma Hurtado sukaldariak, hain zuzen ere. Kabia jatetxeak bi Repsol Eguzki ditu eta Michelin gidak aholkatua da. Hurtadok eta Jaione Garmendiak, bere bikoteak, 25 urte beteko dituzte aurten Kabian.

Gaurkoa barrikote festaren 18. edizioa izango da. Barrikotea sagardogintzako lan guztiak amaitzen zirenean egiten zen festa da. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta. Igartubeitiko kasuan, bisitariek gaur dastatuko duten sagardoa urriko Sagardo Astean baserriko dolarean prentsatutako sagarrekin egindakoa da. Baina prozesua lehenago hasi zen. Izan ere, Sagardo Astean Igartubeitiko sagarrondoetako sagarrak zanpa-tzen dira. Sagarrondo horiek zaindu egin behar dira, uzta bildu behar da, sagarrak dolarean zanpatu behar dira eta muztioa kupeletan irakin behar da.

Garai batean, lan guztiak amai-tzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste beranduago, festa bat antolatzen zuten barrikotea dastatzeko. Festa horretan bizilagun guztiek parte har-tzen zuten.

Gaurko festa 16.30ean hasiko da, familiei zuzendutako jolasekin. 17.30ean Hurtadok barrikotea irekiko du, kirikoketa taldearekin eta trikitilariekin. Ondoren, sagardoa eta bertako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Aipa-tzekoa da Hurtado Ezkion bizi dela eta Igartubeitirekin kolaboratu izan duela. Gainera, bere jatetxean eskualdeko produktuak erabiltzen ditu.