- Kimetz Emakumeen Elkarteak martxan jarri du XXVIII. Kontaketa Lehiaketa. 18 urte baino gehiago dituen edozein pertsonak parte hartu dezake, apirilaren 20a baino lehen. Data hau izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Hauek kimetzemakumeenelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Kontaketak originalak izan beharko dira, lehenengo aldiz aurkeztutakoak eta beste inon sarituak izan ez direnak. Bost eta hamar orri bitarteko idatziak izango dira eta gaia librea izango da.

Hizkuntzari dagokionez, euskaraz nahiz gazteleraz idatzi ahal izango da. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea aholkatzen dute antolatzaileek, epaimahikideek kontuan izango baitute.

Kontakizun irabazleak zein diren 2022ko maiatza eta ekaina bitartean emango dira, eta bi sari banatuko dira: bat euskerakoen-tzat eta beste bat gaztelerakoen-tzat.