- Altamira Estadioko argiteria led sistemara aldatu du Ordiziako Udalak. Bi fasetan egin da eraberritzea; lehenengoan 16 argi-puntu berritu ziren, eta azkenekoan beste 16. Guztira 32 argi puntu berritu dira.

"Altamira Estadioko argiteria aldatzea beharrezkoa zen. izan ere egoera kaxkarrean zegoen. Urtero berritzen ziren argi puntuak; eta horregatik sistema guztiz aldatzea erabaki da", azaldu du Jon Ander Caballerok, Ordiziako kirol zinegotziak. "Gainera, bi onura ekarriko dituen aldaketa da: batetik, ekonomikoki aurrezpena ekartzen du, eta bestetik, argiztapen kutsadura jaisten da", gehitu du.