- Beasain 30 hiria da maiatzetik, bide-segurtasunari loturiko legea indarrean sartu zenetik. Hori de la eta, abenduan abiadura-radar mugikor bat jarri zen Beasainen bi egunez. Udalak ibilgailuak zein abiadura daramaten jakin nahi izan zuen, abiadura mugak errespetatzen diren antzemateko; Udalaren helburua, Beasain udalerri erosoagoa, seguruagoa, bizigarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea izan baita.

Bi egunetan, radarrak 4.019 ibilgailuren joan-etorriak detektatu zituen, eta horietatik 660ek bakarrik errespetatu zuten baimendutako abiadura, %16,4ak zehazki. Beraz, atzemandako ibilgailuen %83,6ak 30 km/h-ko gehienezko abiadura gainditu zuen.

Leire Artolaren gobernu taldeak kezkagarritzat definitu ditu kanpaina honek utzitako datuak: "Oinezkoek edo txirrindulariek istripu batean hiltzeko duten probabilitatea areagotu egiten da ibilgailuaren abiadura handiagoa den heinean. OMEren eta OCDE/ECMTren nazioarteko zenbait azterlanen arabera, 30 km/h-ko abiaduran harrapaketa izanez gero, heriotza gerta-tzeko probabilitatea %10ekoa da, hots, %90 bizirik irten daiteke. Baina heriotza gertatzeko probabilitate hori %80raino handitzen da 50 km/h-ko abiaduran eta %100era iristen da 60 km/h-tik aurrera", gehitu du.

Gidariak abiadura mugetaz jabetu eta horien azpitik joateak duen garrantziaz ohartzeko, aste batzuk barru bi radar pedagogiko jarrikodira udalerriko sarrera-irteeratan. "Radar horiek ibilgailuen bat-batean abiadura atzeman eta pantaila baten bidez gidariari jakinaraziko diote zein abiaduran gidatzen ari den", azaldu du Udalak.