- Igartza Musika Programaren lehen seihilekoaren egitaraua aurkeztu zuen atzo Beasainek. Udalak Igartza Jauregian egin zuen ekitaldia eta 2022. urtearen zehar antolatuko dena zazpigarren edizioa izango da.

Aurkezpenean udal agintariak eta ekimenaren antolatzaileak egon ziren. Besteak beste, Beasaingo alkatea den Leire Artola izan zen bertan. Artolaren hitzetan Beasainek kultura eta musikaren alde egiten duen apustuaren emaitza da ekimenaren hedatzea: "Zazpigarren ediziora iritsita Igartza Musika Programa publikoaren eta musikarien artean izen propioa izatera iritsi da. Erreferentzietako bat bada musikazaleen artean, herrian duen onespena lortzetik, herritik kanpora ere ezaguna izatera pasa da".

"Ibilbide honetan badira jada 110 kontzertu eskaini direnak Igartzan zein herriko beste guneetan. Bertatik 15.000 ikus-entzule pasa dira eta orotara kantari, abesbatza eta musikarien artean 1.600 pertsona igo dira oholtzetatik", gehitu zuen alkateak, zifrei erreferentzia eginez.

Pello Ramirez musikari euskaldunak emango dio hasiera gaur Igartza Musika Programari. Irekiera kontzertua arratsaldeko 19.00etan hasiko da, Igartza Jauregian bertan. Ramirezek Nacho Soto piano-jotzailea izango du eszenatokian laguntzaile.

Sarrera-gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira Udalaren web orrialdean agendan dagoen galdetegia betez.