Ordiziako Udala garbiketa lanak egiten ari da udalerrian zehar. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.30 puntua betetzeko helburuz, besteak beste, urte luzez txukundu gabe egon den Anselmoren baratza garbitu du aste honetan. Datorren hilabeteetan zehar, Ordiziako udalerria hobetzeko lanekin jarraituko du Udalak.